Gobierno Vasco

Zikloetarako sarbide-probak

Heziketa Zikloetarako sarbide-probak
Maila ertainako eta goi mailako heziketa zikloak ikasi ahal izateko, beharrezko titulazioa erabilgarri izan gabe, ekainaren hasieran BEC-en ospatzen diren sarbide-probetako azterketak gainditu behar dituzu.
Izangaien aldetik bete beharreko baldintzak
Maila ertaineko probak:
Maila Ertaineko Heziketa Zikloetako sarbide-probak egiteko, proba ospatzen den urtean gutxienez hamazazpi urte beteta izatea eskatuko da.
Gainera, 18€-ko azterketa-eskubidea ordaindu beharko da, ondorengo balizko hobariak kontuan hartuta:
      % 50eko hobaria, kategoria orokorreko familia ugariko senidea izatean.
      ordainketatik erabat libratuko dira:
      kategoria bereziko familia ugariko senidea izatean.
      Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzak arautuko dituen 214/2002 Dekretuaren 9. artikuluan xedaturiko kasuak
      Lanbide Hastapenerako 2. ikasturtean matrikulatutako ikasleak
Maila goreneko probak:
Maila Goreneko Heziketa Zikloetako sarbide-probak egin ahal izango dituzte proba ospatuko den urtean hemeretzi urteak beteta dituzten pertsonek, edota 18 urtekoek, hautaturiko sarbide-probarekin loturiko teknikari titulua erabilgarri dutela egiaztatzen badute.
Gainera, 18€-ko azterketa-eskubidea ordaindu beharko da, ondorengo balizko hobariak kontuan hartuta:
      % 50eko hobaria, kategoria orokorreko familia ugariko senidea izatean.
      ordainketatik erabat libratuko dira:
      kategoria bereziko familia ugariko senidea izatean.
      Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzak arautuko dituen 214/2002 Dekretuaren 9. artikuluan xedaturiko kasuak.
Erdi Mailako probaren egitura
 Erdi Mailako Heziketa Zikloetarako sarbide-probak, eskuragarri izan nahi den Heziketa Zikloarekiko independentea denak, hiru atal izango ditu:
soziolinguistika
matematika
zientifiko-teknologikoa
Atal Soziolinguistikoak ondorengo erreferentziazko arloak dakartza:
a) Gaztelera ala Euskera eta Literatura
b) Gizarte Zientziak
c) Hiritartasunerako eta giza eskubidetarako heziketa
Matematikaren atalak, erreferentziazko arlo bezala Matematikak dakartza
Atal Zientifiko-teknologikoak ondorengo erreferentziazko arloak dakartza:
a) Teknologia
b) Natur Zientziak
 
Goi Mailako probaren egitura
Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarbide-probak bi atal izango ditu: ohiko atala eta berariazko atala.
Ohiko atalean aurkituko ditugu Batxilergoko Gazteleraren ala Euskera eta Literaturaren oinarrizko edukiak zein Matematikaren oinarrizko edukiak, ikasleek Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulurik eskuragarri ez izatearen aukera kontuan hartuta.
Berariazko atalean aurkituko ditugu dagokion heziketa ziklorako arlo errazenen oinarrizko edukiak eta arlo horiek bi izango dira, ikasleak hautatuko duen zikloaren araberakoak izanik.
Cebanc-en eskaintzen diren heziketa zikloak hiru multzotan bilduko dira: A (Administrazioa, Merkataritza eta Marketinga, Ostalaritza eta Turismoa familia). B (Informatika eta Komunikazioak familia) eta C (Osasuna eta Elikagai-Industriak familia)
- Eskuragarri izan nahi den heziketa zikloa hiru multzo horietako batean aurkituko da. 
- Probaren berariazko atalean aurkituko ditugun arloak bi dira, aukerazko erreferentziazko hiruren artean ikasleak hautatuko dituenak.
 Sarbide-proban izena ematerakoan, adierazi beharko da zein aukera hautatu den eta zeintzuk diren hautaturiko bi arloak.
2008-09 ikasturte honetako goi mailako ziklorako sarbide-probak prestatu ditugu, horrela, izena emateko epea zabalik dago.
© cebanc
Telefonoa: 943316900 | info@pas.cebanc.com