Gobierno Vasco

Gaitasunen ezagutza

Gaitasuna Hautemateko Operazioak jarduneko biztanleriaren lanbide prestakuntza ebaluatzea izango du helburutzat.
Pertsonek gaitasunak modu ezberdinetan eskuratu eta garatu ahal dituztenez, esaterako enpresa batean lan eginez, Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketaren Prestakuntza eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskadiko Agentziaren bidez GAITASUNA HAUTEMATEKO OPERAZIOA indarrean jarri zuen, lan eskarmentuarekin ala ikaskuntza ez formalekin eta informalekin lortutako lanbide gaitasuna ofizialki ebaluatzea eta egiaztatzea helburutzat izanik.
Heziketa ziklo batekin loturiko gaitasun guztiak eta hartarako sarbidea egiaztatu ahal badituzu, erdi ala goi mailako TITULU Ofiziala eskuratu ahal izango duzu.
Onartzea nahi den lanbide tituluarekin loturiko 2 urteko gutxieneko lanbide eskarmentua egiaztatu ahal duten adinez nagusiak diren pertsonengana zuzenduko da.
CEBANC, ikastetxe aintzatetsia da izena emateko, Gaitasuna ebaluatzeko eta onartzeko, ondorengo ziklotan:
·         Informatika-sistemen administrazioa
·         Sukaldaritza
·         Jatetxe-arloa
·         Merkataritza Kudeaketa eta Marketina
·         Administrazioa eta Finantzak
 
 
·         I. EPEA:
·         Izen-ematea: urriaren 1etik 15era
·         Aholku-fasea: urriaren 15etik abenduaren 15era
·         Gaitasunak kontrastatzeko fasea: abenduaren 15etik otsailaren 15era
·          
·         II. EPEA:
·         Izen-ematea: martxoaren 1etik 15era
·         Aholku-fasea: martxoaren 15etik maiatzaren 15era
·         Gaitasuna kontrastatzeko fasea: maiatzaren 15etik uztailaren 15era
 
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2333/eu/
© cebanc
Telefonoa: 943316900 | info@pas.cebanc.com